'Bad boys for life' eta 'Espias con disfraz' filmak emango dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 6a, 08:42

Bad boys for life eta Espias con disfraz filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) nahiz astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da Bad boys for life, eta igandean (16:30) Espias con disfraz. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke aurrez, baina emanaldien egunetan salgai jarriko dituzte Soreasuko lehiatilan.

Bad boys for life aurten AEBetan ekoiztutako komediazko eta akziozko filma da. Adil El Arbi eta Bilall Fallah dira zuzendariak, eta honako hau sinopsia: "Bad Boys For Life jatorrizko tituluarekin iritsi da filma, eta ez hasiran espero zen gisan, Dos polícias rebeldes 3 izenburuarekin. Marcus Burnett (polizia inspektorea) eta Mike Lowrey (adin ertaina duen eta krisia pasatzen ari den gizona) kide ohiak elkartu egingo dira, bere anaia hiltzeagatik horien aurka mertzenario batek mendekua hartu nahi duen unean. Horrez gain, poliziaren unitate espezializatu batekin ere topo egingo du bikoteak abentura berri batetan".

Espias con disfraz 2019ean AEBetan ekoiztutako animaziozko filma da, eta Nick Bruno eta Troy Quane dira haren egileak. Honako hau da filmaren sinopsia: "Lance Sterling munduko misiorik arriskutsuenetan mundua salbatzen duen espioia da. Walter Beckett, berriz, hamabost urte zituela MITen graduatu eta berrikuntza laborategian lan egiten duen gazte bat. Sterlingek bere misioetan erabiltzen dituen gadget ugariak sortu ditu Beckettek. Gadget horiek, ordea, ez dute espioia konbentzitzen. Sterlingek etsai berri bati aurre egin beharko dio, eta erronka bat bezala aurkezten da; izan ere, badu baldintza bat: agentziako espioiek ezin dute berarengana gerturatu. Horren aurrean, Walterrek asmakizun berri bat sortuko du, irenstean desagerrarazi egiten duen likido bat. Hala ere, ez da Sterlingen kasua; espia uso bihurtuko da. Sterlingek trebetasun berrietara ohitu beharko du etsaia harrapatu ahal izateko".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu