Iñigo Letamendiak eta Juan Aranagak irabazi dituzte Sonakay taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | Kultura
2020ko urt. 31a, 12:22

Sonakayk bihar, zapatua, eskainiko du kontzertua, 22:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Uztarria jarri da dagoeneko sarreren irabazleekin harremanetan.

Sonakay taldeak bihar Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Iñigo Letamendia eta Juan Aranaga dira Sonakayren emanaldirako sarrera bana eskuratu duten Uztarriaren bazkideak. Uztarria dagoeneko jarri da bi irabazleekin harremanetan.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu