40 bat lagun, zaintza lanetan aritzen diren emakume migranteen inguruko solasaldian

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko urt. 30a, 17:23

Greba orokorreko ekitaldiekin jarraitu dute arratsaldean ere Azpeitian. Hain zuzen ere, 16:00etan hasita, zaintza lanetan aritzen diren emakume migranteen gaia izan dute hizpide Azoka Plazan. Gai hori jorratzeko, Tarana Karim izan da Azpeitian. Jaiotzez Azerbaijan herrialdekoa da Karim, baina hemezortzi urte daramatza Euskal Herrian. Egun, Tolosan bizi da, eta urte horietan guztietan hainbat lanbide izan ditu: ostalaritzan hasi zen lanean, SOS arrazakeria elkarteko nahiz Bizilagunak proiektuko kide da egun, ipuinak kontatzen ere aritzen da... Bere esperientzia propiotik abiatuta, emakume migranteek bizi duten egoera, eta batez ere, lan munduan aurkitzen dituzten zailtasunak izan ditu hizpide. Gainera, horri lotuta, Olatz Isasmendik erresidentzien borroka zertan datzan azaldu du. Haiei entzutera, txokolate beroak eta bizkotxoek lagunduta, 40 bat lagun elkartu dira giro goxoan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu