Greba jarraipen "oso ona" izaten ari da Azpeitian

Uztarria.eus 2020ko urt. 30a, 12:06
Erdikalea gaur goizean.

Azpeitiko Greba Batzordea gustura da greba deialdiak herrian izan duen erantzunarekin; izan ere, enpresa eta saltoki ”gehientsuenak” itxita daude. Batzordea "gustura" da greba izaten ari den erantzunarekin: "Orain artean, emaitza ona izan du deialdiak".

Azpeitiko Greba Batzordeak gaurko deialdiaren lehen balorazioa egin du. Batzordeko kideek Uztarria.eus-i adierazi diotenez, greba jarraipen "oso ona" izaten ari da Azpeitian. 07:00etan egin dute auto karabana hainbat industriagunetan barrena, eta lantegi gehienak "itxita" zeudela adierazi du batzordeak. Gero, 09:00etan, manifestazioa egin dute dozenaka lagunek, eta herriko saltoki ia guztiak itxita zeudela jakinarazi dute. "Baziren supermerkatu batzuk irekita, baina dagoeneko itxi dituzte". Azpeitiko Greba Batzordea "gustura" da greba izaten ari den erantzunarekin: "Orain artean, emaitza ona izan du deialdiak".