Auto karabanarekin hasi dituzte greba orokorreko mobilizazioak

Uztarria.eus 2020ko urt. 30a, 09:56

Iritsi da urtarrilaren 30a, eta hasi dituzte gaurko deitutako greba orokorreko mobilizazioak. Goizean goiz egin dute gaurko lehen ekintza; hain zuzen ere, auto karabana egin dute Azkoitia eta Azpeitia artean. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du grebara, eta deialdiak eragina izango du Azpeitiko hainbat enpresatan, ikastetxetan eta zenbait zerbitzutan. Langile ugarik egingo dituzte lanuzteak lantegietan. Autobus linea batzuetan bertan behera utziko dituzte zenbait zerbitzu, eta, besteak beste, igerilekuko, liburutegiko eta ludoteketako ateak ere itxita izango dira egun osoan zehar.

Azpeitiko Greba Batzordeak hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu du gaurko:

07:00: Auto karabana kiroldegitik hasita.

09:00: manifestazioa plazatik.

11:15 Autoz Donostiara joateko hitzordua, Azoka Plaza atzetik.

16:00: Zaintza lanetan dabiltzan emakume migranteekin solasaldia Azoka Plazan.

18:00: Manifestazioa, plazatik.