Garbigunea itxita egongo da etzi, greba orokorra dela eta

Uztarria.eus 2020ko urt. 28a, 11:27

Urtarrilaren 30erako deitu duten greba orokorrarekin bat egin dute Urola Erdiko Mankomunitateko langileek. Hori dela eta, ostegunean Azpeitiko zein Azkoitiko garbiguneak itxita egongo dira, eta egun horretan ez dute hondakinen bilketarik egingo.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du ostegunerako, eta Urola Erdiko Mankomunitateko langileek bat egin dute greba deialdiarekin. Hori dela eta, Azpeitiko eta Azkoitiko garbiguneak itxita egongo dira ostegunean, eta egunean zehar ez dute hondakinik jasoko. Beraz, herritarren edukiontzietako nahiz saltokietako eta industriaguneetako hondakinak jaso gabe geldituko dira.

Greba dela eta industriaguneetan aldaketa batzuk izango dira. Urola Erdiko Mankomunitateko kideek adierazi dutenez, "gune horietan kartoi bolumen handia sortzen da, eta astebete hondakin horiek ez jasotzeak arazoak sor diezazkioke zenbait enpresari". Hori dela eta, bihar, asteazkena, egingo dute kartoi bilketa, eta asteazkenetan izaten den film bilgarriaren bilketarik ez dute egingo.