Gorka Biain: "Hondartzan altxamendu topografikoa egin behar izan nuen oin hutsik eta bainujantzitan"

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko urt. 31a, 10:34

Topografoa da Biain, eta Anartz Izagirre kazetariak bere lanaz egindako galderak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa laburrean, 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian.

Topografo izateko?

Ingeniaritza ikasketak eta aire librean lanean aritzea gustatzea.

Ezinbesteko lan tresna?

GPS topografikoa, botak, markatzeko espraia eta hesolak.

Lurzoru egokiena?

Belardi laua eta lehorra.

Lanerako: kalea edo landa eremua?

Landa eremua, estres gutxiago sumatzen da eta airea osasuntsuagoa da.

Egin duzun lan arraroena?

Hondartzan altxamendu topografikoa egin behar izan nuen oin hutsik eta bainujantzitan.

GPSak huts egiten duenean...

Ordenagailuan planoen muntaia egiten dut.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu