Uztarriaren zozketak

Sonakay taldearen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2020ko urt. 27a, 16:07

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostiraleko, urtarrilak 31, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du bi sarreren zozketa. Kontzertua zapatuan, otsailaren 1ean, izango da Sanagustin kulturgunean (22:00).

Euskal eta ijito sustrai indartsuak dituen Donostiako Sonakay taldeak kontzertua emango du larunbatean, otsailak 1, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Emanaldi horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean, eta zozketan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi beharko dute. Ohiko moduan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita ('Sonakay') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Datorren ostiralerako, urtarrilak 31, 11:00k arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik. Uztarriak egun horretan bertan egingo du bi sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Sonakay izenak urrea esan nahi du kalo hizkuntzan. Flamenkoa oinarri hartuta, euskarazko kantak abesten ditu taldeak. Lehen aldiz, 2006an elkartu zen Sonakay, baina etenaldi luze baten ondoren, 2015 urtean berriz batu eta proiektuari sendotasuna ematea erabaki zuten. Kontzertuak ematen hasi ziren orduan, eta 2018an, Espainiako Telecinco telebista kateko Got Talent saioan aurkeztu ziren Txoriak txori abestiarekin arrakasta handia lortu zuten, finaleraino iritsita. 2018an aurreneko diskoa argitaratu zuten, Sonakay denontzat izenekoa.