Jendetza erakarri du arratsaldeko sokamuturrak

Uztarria.eus 2020ko urt. 26a, 20:11

Sokamutur txikiarekin hasi da eguna gaur, igandea, Azpeitian, eta arratsaldean ere zezena izan da protagonista herriko kaleetan zehar. Errebalean, Artzubian, plazan nahiz alde zaharrean ibili dira Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak, eta giro bikaina lagun, herritar ugari ibili da gune horietan. Bestalde, Oinatz Talde Animalistak sokamuturraren aurkako elkarretaratzea egin du plazan, eta animalien askapena aldarrikatu dute.

Hona hemen arratsaldeko sokamuturraren argazki bilduma: