Zezen txikiak eta sokamuturraren aurkako aldarriak izan dira goizean

Uztarria.eus | Festak
2020ko urt. 26a, 13:09

Eguraldi bikaina lagun, dozenaka herritarrek parte hartu dute gaur, igandea, sokamutur txikian. 12:00 inguruan Erdikaletik plazara joan da sokako zezen txikia, eta ondoren, Zelai Luze ganadutegiko zezen txikiak eta poniak atera dituzte plazara. Arratsaldean ere festa giroa izango da nagusi herrian, 16:30etik 20:00etara sokamuturra izango baita herriko kaleetan zehar; Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak izango dira ikusgai arratsaldean.

Zezenez gain, animalien askapenaren aldeko oihuak ere izan dira protagonista gaur plazan, Oinatz Talde Animalistak elkarretaratzea egin baitu kioskoan, eta zezenak zelaietara eta tortura ez da kultura bezalako aldarriak oihukatu dituzte bertan. Arratsaldean ere sokamuturraren aurkako elkarretaratzea deitu du Oinatzek, 16:30etik 18:30era bitartean.

Hona hemen goizeko sokamuturreko argazki bilduma:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2020-01-26 : 15:36

Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskalerriaren erakusgarria

Erdoizta | 2020-01-26 : 17:55

Azpeitiar kalekume animali “TORTURA”-tzailleen aurrean Gurutze Gorri-ko gazte boluntarioak txahal txikia nola askatzen duten erakustaldia. Gora Herria, Gora Kultura eta Tradizioa, Gora Azpeitiko Udal SUPER PROGREA, eta Gora UZTARRIA hau guztia goraipatzen duzuen guztiok jarrai dezazuela zuen UZTARRIA lepoan jarrita beheruntz begira.

Esnetxekorra | 2020-01-26 : 19:15

Uztarria komunikazio taldeko kazetarioi
Hau notizi bat da ezta?
Kakotxik ere ez dezute erabiltzen
Ordun
Nun ikusten dituzute zezen txikiak???
Bai, lehengo urtetik hasi ein die, urtebete gehio, espero noizbait zezen izatera iritsiko diela (haundiyek edo txikiyek) baiño oindik asko falta debe!!!

JesperSkibby | 2020-01-26 : 19:30

Zezen txikiak gizon txikientzat.

Andre txikirik ez, arratsaldeko sokamuturrean haundirik ez dagoen bezelaxe.

ZezenLotsa | 2020-01-26 : 22:11

Ez sinistekoa da, XXI mendean, animali txiki horiek eta danak gustora, Tordesillas estilora baino Bildurekin
eta Udala honek edo edozeinek hau permititzea begiyek frotau ber sinisteko. uztarria bere estilora pentsauez danak gustoa lagatzie dala kazetaritza, eta nola ez periodista eta ezerrez ez dien ba holakuek egiten pentsauez herriko beste notizi bat dala besteik gabe, patetismue danan partez. Zenbat kosta da? inoiz ez diagu jakingo, udalak beste aldea beituko dik, jende asko dala eta gustoa, gizon ausartak jendie beayekin daola eta gardentasune ba hortxe gerauko dek. Herri honen lotsarako

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-01-27 : 07:36

Herro honen latsarako edo hire lotsarako?

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-01-27 : 07:46

Atzo eguerdiyen ta atsaldin herri honek, ta batipat gazteriyek,demostrau zun berrize ze gustatze zaigun,eta ze nortasun dakeun,gora azpeiti zezenzalie!!!!

Erdoizta | 2020-01-27 : 08:33

Gure Nortasune........Azpeitiar prototipue:
Herri euskaldune ta herri arrue, animali zalie baiño torero zalie ere, Bildu-ko botantie baiño PNV-ko pentsakerie, aberats itxurakue baiño zorrakin Itotakue, jatorra baiño satorra aldi berien..........hoixe dek Azpeitiar prototipue.

Spirit82 | 2020-01-27 : 11:34

Sokamuturra dagoen bakoitzean, betiko iritziak...
Kultura, tortura... Herri guztiek dituzte beraien aldeko ekintzak eta aurkakoak. Udalaren aldetik ahalegina egin behar dute denen atseginerako ekintzak sortzen, sokamuturra ez dela denen atseginekoa... noski ezetz, baina beste hainbat ekitaldi ere ez. Bilduri bozkatzeak ez du esan nahi sokamuturra ez denik onartu behar, bilduri bokatu eta sokamuturra gustatzea ez da pnv-ko pentsakerak izatea. Batak ez du bestearekin zer ikusirik. Sokamuturra atsegin ez duenak ez dadila bertan ibili eta listo, baina atsegin izan edo ez, onartu behar da, sokamuturrak mugitzen duen guztia.
Gazteei ez garela ondo erakusten ari sokamuturrarekin???
Eta ondo erakustea al da, gurasoak tabernaz taberna dabiltzan bitartean, umeak hor nonbait, auskalo non eta zertan...
Eta honekin ez dut inor mindu nahi ezta seinalatu ere.
Okerragoa iruditzen zait, sokamuturraren aurka joaten direnak, zezenak aske esan eta beraiek izaten dira, animaliaren bat, beraiekin dutenak, eta animalia horiek ez al dute ba nahi egon aske???

Tx | 2020-01-27 : 12:01

Nei sokamuturre gustatze zat, oin hemen neutroik eztaola ikustet.
Asko baldintzatzeu sokamuturrek, bea pasauberdun kalietan ezin da ezer ipini, antzerki, kontzertu, kantuek kalez kale, ume jolasak, elektro txarangak, etab luze bat, festa danetan eonber lukena atsalde baten. Ta nola zezena daon ordu batzutan kale baten ta bestetan beste kale baten ba, atsalde osue zezenan bueltan.
Kanpotik jendie etortzea, atzoko kotxe festie ikusi besteik eztao. Kanpokuk ondo, ta herriko sokamuturre gustatze zaigunake bai. Baino...ta beste danak? Seguru zezenin daudenak baino geyo diela.
Zezenin ibiltze eztinak?
Ni enao sokamuturren kontra, berriz esangoet gustatze zat, baino beste era batea antolaberko litzeke. Zezena eztaon kaliek hutsek eoteie ta.
Ta tabernare ez naiz juten umikin. Umin tokiye eztata tabernie.
Hemen iritzi neutro antzeko bat.
Oin erantzun zentzudunek eman al bazue

Esnetxekorra | 2020-01-27 : 12:33

Neutrue edo zentzudune?
Adibidez astebukaera hontan Gorlizen egin dena?
Hau da bigantxa-ekitaldie buruzko herri galdeketa?
689 ezetz 211 baietz
Han ere oso errotute omen daude

JesperSkibby | 2020-01-27 : 13:42

Bueno, gutxienez “Tx” bezalako erabiltzaileak badaude, ez dira guztiak Spirit82 bezalakoak.

Spirit82-ren postura ulertzen dut, baina zain nago ea postura hori argumentuekin noiz defendatzeko gai izango den (bera edo beste edozein sokamutur zale).

1. “Badaude gauza okerragoak” EZ DA ARGUMENTU BAT.

2. “Gustatzen ez bazaizu, segi beste nonbaitera” EZ DA ARGUMENTU BAT. “Tx”-k ederki azaldu duen bezala (eta bera ere sokamuturzalea da), edozeinen bizitza baldintzatzen du kaleak, plaza... itxita daudelako.

3. “Zezena dagoenean beti eztabaida berdina”. Noski ba. Eztabaidarik ba al dakizue noiz ez den egoten? Zezenik ez dagoenean.

4. Bildu eta PNV nahasten ez dakit zertan (eta ez da erabiltzaile bakarra puntu hau atera duena). Beno, tradizio bat mantendu eta indartu nahi duena tradiziozalea da, definizioz. Tradiziozalea eta aurrerakoia antonimoak dira, definizioz. Azpeitiko kasuan, udalerako hauteskundeetara praktikan bi alderdi agertu ziren (barkatuko didazue PSE kontuan ez hartzeko lizentzia). Bat beti lotu izan da tradizioarekin eta egoera mantentzearekin, bestea aurrerakoi izenekoa da. Ba hortxe norberaren kontraesanak. Aurrerakoia bazara,nire ustez lekuz kanpo dago tradizioen defentsa sutsu hau. Urtetik urtera sokamuturrak presentzia handiagoa duenean.

xapue | 2020-01-27 : 14:25

Azken fin baten interes politikok daude medio. Bildu alderdi aurrerakoi bezala definitu arren, ez dituzte zezenekin zerikusia duten tradizioak kenduko, badalitelako hori eginez gero jai dutela gure herrian...

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-01-27 : 15:32

JesperSkibby, hik esatek hau ezta argumentua, bestea ezta argumentua,hiri iñok eskatze aldik argumentoik kontziertuek, antzerkiyek,ralliyek,erdimaratoie, eta abar ikustea jute baaiz,defenditzeko???
Sokamuturre zeatik defendiu berdiau beste ekintzak baño argumento geyokin??
Nik gustatze etzaizkiten ekintzak gustokuek bezela errespetatzetxiat,hori inber genuke danok

Spirit82 | 2020-01-27 : 17:08

Baserrikoollaxkuelabien-ekin zeharo ados.

Bestalde Azpeiti ez da sokamuturre pasatzen dan kale horietan mugatzen, Azpeitik kale gehiago baditu, damason leku ederra dao eta xanjuandegin ere espazio ugari dago libre edozer antolatzeko.

Zezena ez dagoenea ez dagoela eztabaidarik, JA JA JA JA, hau parregura!!! Zezenik gabe ere eztabaida asko izaten dira, denok desberdinak bait gara eta hala izan behar gainera.

Gorlizen kontrakoak irabazi, baina Zestoan aldekoak irabazi. Biak errespetatzekoak.

Azpeitira etorri nintzenean ez nuen uste sokamuturra gustuko izango nuenik, baina orain kentzearen aurka bozkatuko nuke.

Kontua da, tradizioa izan hala ez izan, gustoko zerbait ez denean, kexak edonola eta edonon, baina tradizioa gustokoa denean denak ixilik eta dena ondo dago.

Tx | 2020-01-27 : 17:49

Ba eman zezenak zezen plaza, ezta sokamuturren berdine, jendie portaletan sartzen, topien beire, balkoipetik txintxilik, baino ulertzet enbazo iteyon jendie. Ta ze irudituko zizun Spirit82, zezena Xanjuandei o Damasonea edo Landeta ematie?
Neuke kalin nayo, baino kalie danona da.

Erdoizta | 2020-01-27 : 17:51

Dios!!! SPIRIT SANTO!! Azaldu eztekpa!!! Ta konbentziu einatxik, oaiñ ya bakoitzek potrotan jarritakue ingoiau ta gaiñea danok errespetakoiau.

Mesedez mesedez jaun txit laztan hori!!! Hemen gauz batzuk ezdituk “BOTATZEA”-kin erabaki behar, etika eta errespetu kontua duk.

Nik UDALA-ri pauso bat aurrera eman dezan eskatzen diot, eta lanketa mahi zabal eta ireki bat osa dezala.

Ta metro ta erditik aurrea ikusi nahi eztunak jarrai dezala olaxe jator jator beriekin itxu itxu.

JesperSkibby | 2020-01-27 : 17:55

Niri inork ez dit eskatzen argumenturik, beharrik ez delako egon.
Zuk hor diozun edozein ekintza gustoko banu, baina eragozpenak sortzen dizkion jendeak publikoki eskatuko balu kentzeko, orduan bai, orduan nire argimentuak erabili beharko nituzke nire iritzia defendatzeko.
Spirit82: eta segi herrigunetik jendea bidaltzen. Beno, laster datoz karnabalak. Elegante egunez, jende mordoa (eta asko ez beren egoera onenean) erdikalean dabilela, ideia ona iruditzen zaizu zezen bat herritik zehar soltatzea?

Proposamen bat udalari: jarri karnabaletako zezenak zezen plazan. Hartara, herri zezenzale honetako eta inguruetatik etorritako hainbeste jendek badu aukera zezenera joateko eta modu seguruan festa bizitzeko. Gainontzekook, kaleak libre izango ditugu festa beste era batera bizitzeko.

xapue | 2020-01-27 : 17:57

Animalien eskubideen zapalkuntza

Tx | 2020-01-27 : 18:24

Bi galdera inberko litzezke, o geyore bai
1. nahi al da?
2. nun?
3. Ze erata?
4. Ss eta Karnabaletan festak prestatzen parteartzie bultzau, Saninaziyotan bezela.
5. Interesatze al da?
6. Benetakue izengo al litzeke parte artzie?
7. Propaganda hutse izengo ote litzeke?
.....

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-01-27 : 18:46

Galdera bat, herri galdeketa ein eta sokamuturra oin bezela segitziek ertengo baluke, hitz emate aldezue eztezuela geyo lataik emango???
Hori ola bada, udala ein galdeketa, haidin irabazikoiau ta

Tx | 2020-01-27 : 19:29

Hi aitze al dek, gustatze ez bazak ez irakurri,, jeje

nor.bait | 2020-01-27 : 20:36

Gustoko ez dugun edo etikoa iruditzen ez zaigun gauza ororen aurrean beste aldera begiratu eta ezikusiarena egingo bagenu, nola egongo ote ginateke?
Ez naiz ari errespetu faltak justifikatzen.
Denok dugu gure iritzia emateko eskubidea eta zerbaiten alde edo kontra borroka egiteko. Hori bai, "borrokak" ez ditu zertan bere barnean biolentzia, irainak edota errespetu faltak hartu beharrik.

gurasobat | 2020-01-27 : 21:04

Poza eman dit zenbaiten iruzkinak irakurtzea, bejondaizuela!
Nere ustez galdera bat da klabea adin txikikoak tartean direnean, hezitzailea al den festaz gozatzeko modu hau.
Are gehiago Azpeitiak herri hezitzailearen programa martxan duenetik udaletxetik, ikastetxeekin elkarlanean.

Tx | 2020-01-27 : 21:28

Tx | gaur : 19:29

Hi aitze al dek, gustatze ez bazak ez irakurri,, jeje

Zezena gustatze etzakona ez dayela jun, horreatik erantzun hau.

Eztabaida sakona dao emen, animaliyen tratutik, hau barne, baloriek adin txikikunak, zeoze seriyue pasau ezkeo batenbati sokamuturrekin zerikuzik eztaukena, dendan eskaparstie babeste eztunai puskau ezkeo ze? Etab....
Galdera asko mahai gainin jarri berrekuek. Hau ikusi nahi eztunak itxue da.
Ta bai karrak, maratoi erdiye...honekin konparau dezute baten batzuk. Ados. Baino ordun hayekin bezela sokamuturrekine bai ezta?
O sokamuturrekin ez?

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-01-27 : 22:52

Nor.bait,etikue alda tamborradako festie,juerga hutse biurtzie ta hori sustatzie,geo ta desmadre geyo urtetik urtea,alkohola eateko bultzatzeun festa bat biurtu,danak petaki ta botellak hartuta.Baño klaro alkohola eztek problemie, problemie zezenan sufrimentu dek (batzuntzako).Emen esan da kaliek danonak diela ta sokamuturrik ez.Ba tamborradie gustatze etzakonak e esangou ba kalie beri dala ez??
Ralliyek ta karrak kontaminaziyue ta klima aldaketikin ze pasatzea, baño hor e eztek debateik sortzen.
Gustau ez ta etikoki ondo ez tema asko oseake utzi zezenzaliei pakien da benetako arazuekin kejau.

JesperSkibby | 2020-01-27 : 23:04

Baserrikoollaxkuelabien:
Ados. Gustatzen ez zaizkizun gaiak badaude, atera gaiak, adierazi dituzun kexak eta jende gehiago aurkitzen baduzu zurekin bat egiten duena, behar den mugimendua sortu. Zilegi da, ona da, beharrezkoa da.
Edozein iritziren aurrean “tema asko” bada zure erantzuna, zure ikuspuntuari indarra kentzen ari zara, defendatu ordez. Eta “utzi zezenzaliei pakien da benetako arazuekin kejau” hori.... agian parte zaharreko bizilagun batentzat bada benetako arazoa. Ala orain arazoen garrantzia ere beste batzuek esango digute zein den?

AbaskalenekoXanti | 2020-01-28 : 01:22

Jendik badik jarduneako gogue. Olako txapie sartu ta esaldi bat natula ezin esan.

Udaletxin olako inkopetente jendikin ze nahi dezue ba...

Baño lasai egon, nik prometitzet hurrengo hauteskundetan herri hontako jendik aukerie eukikoula Vox-en alde botatzeko. Astero zezena izangoa azpeitiko kalietan, sanagustin berriz eliza bihurtuko deu eta pin parentalakin gure umiek hezkuntza duin bat jasokobe. Hori bai, erregetako kabalgatan Baltasarrekin ahazten jun...

Kalbariojoxe | 2020-01-28 : 16:22

GLADIADOREAK ZEZEN PLAZAN!!!!

Migranteentzako lan duina, entrenamendu pertsonalizatua eta borraka egiteko egun handia iritxi bitartean, erregerik onenaren adinako bizimaila!!!
eta noski, denetan onena, diseinu pertsonalizatuko JAZKERA EXOTIKOA!!!!
Leopardo larruzko kaltzoiak, urre bizizko korazak, brontzezko kasko estilizatuak!!!!!
Gure arbasoek historia guztian zehar sekula sortu duten ikuskizun zirraragarriena berriro BIZIRIK!!! NON ETA AZPEITIAN!!!!
EMOZIOA, PASIOA, ILUSIOA, ADRENALINA!!!!
A ZE FESTAAAAAAAA!!!!!
Azpeitiak merezitako tokia izango du berriro MUUNDUAN!!!!!
Magrebtar Hasan, asiar Zhao-ren kontra.... Ekialdeko Mikhail, amerikar Danielen aurkako lehia sutsua... IKUS DITZAKET KARTELAK!!!
Eta noski, dena berme guztiekin, legezko kontratu eta segurtasun sozialean kotizaturik!

Betikue | 2020-01-28 : 19:36

Emateu astero daola sokamuturre herriyen!!! Noizen behin izete ezta ba!!! Errespetatu herriko zezenzaleak, ez dira gutxi ta! Ta zezenan kontra zareten danok, bakizute zeni ez diozuten bozkaber hurrenguen...Bilduk ez dittu kentzen zezenak herriyen ni pa dios! Ez komeni...

xapue | 2020-01-29 : 00:06

Hemendik urte batzuta Pacma Azpeitiko Udaletxien

Kalbariojoxe | 2020-01-29 : 10:12

(P)artido
(A)bertzale
(C)onservador
(M)oderado
(A)zpeitiano

Bozkatu PACMA
Azpeitiak behar zaitu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu