Ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari dira Olatz auzoan

Uztarria.eus | Hirigintza
2020ko urt. 24a, 17:07

Olatz auzoko ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da egunotan Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bitartez. Udalak azaldu duenez, Olatz auzoko bizilagunek orain arte ur estaldura soilik zuten, eta uraren saneamendua hobetzeteko egiten ari diren lanen ostean, saneamendu sarea ere izango du auzoak. "Modu horretan, euri urak ibaira joango dira zuzenean, eta ur zikinak Lasaoko araztegira", azaldu du Udalak. 

Denon Artean prozesuan Olatzeko auzotarrek egindako eskaera bati erantzunez ekin diete obrei. "Auzoetako beharrei eta herritarren eskaerei erantzuten saiatzen gara, eta horren emaitza da abian dugun obra hau", adierazi du Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak. 

Obren aurrekontua 114.077 eurokoa da (BEZ gabe). 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu