Ate irekiak eta sarrera doan, Juaristi eta Añares ISBren asteburuko partidetan

Uztarria.eus 2020ko urt. 24a, 14:44
Juaristi ISBren partida bateko artxibo irudia.

Larunbatean, 18:30ean, Añares ISBk Cortegadaren aurkako partida jokatuko du kiroldegian. Igandean, berriz, Juaristi ISBko mutilen txanda izango da. Horiek 18:00etan hasita Estelaren aurkako neurketa jokatuko dute. Kanpoan "hotz egiten duenez" eta "giroa berotzeko asmoz" bi partida horietarako sarrera doan jarriko du ISBk. Ate irekiak ez ezik, "sansebastianak behar bezala amaitzeko", Urgirekin bandera jaitsiera egingo dute asteburuan.

Bete betea dator asteburua Azpeitiko Kiroldegira. Larunbatean, 18:30ean, Añares ISBk Cortegadaren aurkako partida jokatuko du kiroldegian. Igandean, berriz, Juaristi ISBko mutilen txanda izango da. Horiek 18:00etan hasita Estelaren aurkako neurketa jokatuko dute. Kanpoan "hotz egiten duenez" eta "giroa berotzeko asmoz" bi partida horietarako sarrera doan jarriko du ISBk. Horrela jakinarazi du klubak: "Hotz egiten duenez, larunbatean eta igandean, bi egunetan, giroa berotzeko, sarrera doan jarriko dugu".

Ate irekiak ez ezik, beste sorpresa bat ere prestatu du Iraurgi saskibaloi klubak, eta jakinarazi duenez, "sansebastianak behar bezala amaitzeko", Urgirekin bandera jaitsiera egingo dute asteburuan kiroldegian.