Otsaileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Uztarria.eus 2020ko urt. 22a, 11:53

Hamar ikastaro emango dituzte guztira, aurrez aurrekoak zein urrunekoak. Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea eta sare sozialak dira ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Aurreinskripzioa irekita dago KZgunearen webgunean.

Datorren hileko ikastaroen planifikazioa prest dute Azpeitiko KZgunean. Otsailean, hamar ikastaro emango dituzte guztira, aurrez aurrekoak zein urrunekoak.

KZgunearen urtarrileko ikastaroetan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean; aurre inskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan topa dezakete. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa eskatzeko, KZgunearen Enparan Dorretxeko egoitza irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea eta sare sozialak dira ikastaroetan jorratuko dituzten arloak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:

- Android Sistema Eragilea

  • Urruneko ikastaroa.
  • 40 ordu.
  • Otsailaren 3tik martxoaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.

- Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 16 ordu.
  • Otsailaren 3tik 12ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Editatu bideoak zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Otsailaren 13an eta 14an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Garraio publikoa zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Otsailaren 27an eta 28an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Ofimatika tresnak - LibreOffice

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Otsailaren 13tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara..
  • Euskaraz.

- Ofimatika aurreratua. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Otsailaren 3tik martxoaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.

- Ofimatika orokorra. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Otsailaren 3tik martxoaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.

- Kudeatu zaitez Google aplikazioekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 16 ordu.
  • Otsailaren 17tik 28ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Otsailaren 3tik martxoaren 4ra.
  • Euskaraz.

- Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Otsailaren 24tik martxoaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.