Oinezkoei lehentasuna emateko egokitu dituzte Enparan dorretxe aurrea eta zubia

Uztarria.eus | Hirigintza
2020ko urt. 22a, 10:20

Enparan dorretxearen aurrealdeko eta Enparango zubiko obrak erabat bukatu gabe dauden arren, ireki dute pasoa oinezkoentzat eta autoentzat. Zubiaren alde batean harlauza ipintzea besterik ez da falta lanak bukatzeko. Lanekin gune hori oinezkoentzat egokitzea izan du helburu Azpeitiko Udalak.

Enparan dorretxearen aurrealdea eta Enparango zubia oinezkotzeko obrak irailaren erdialdean hasi zituen Azpeitiko Udalak. Lan guzti-guztiak bukatu gabe dauden arren, pasoa ireki dute oinezkoentzako eta Enparan kaleko garajeetara doazen autoentzako. Iazko urtearen bukaerarako zuten lanak bukatuta izatea aurreikusita, baina obrak erabat bukatzeko materiala jasotzeko zain dago enpresa. Enparango zubiaren alde batean harlauza jartzea besterik ez da falta lan guztiak bukatzeko. Asfaltados y Construcciones Morga enpresa ari da lanean, 183.544 euroko aurrekontuarekin.

Obraren helburua izan da Enparan dorretxearen aurrealdea oinezkotzea eta Zelai Luzerekin bat egitea. Horretarako, lurra altxatu eta adokinak jarri dituzte, Azpeitiko Alde Zaharreko lurraren itxura emanez. Hala azaldu zuen Aitor Bereziartua zinegotziak obrak hasi zituztenean: “Enparan dorretxearen ingurua egokitu eta oinezkoei lehentasuna emango diegu. Liburutegia dago Enparan dorretxean, Alde Zaharreko irteera bat ere bada eta oinezko asko ibiltzen da inguru horretan, eta oinezkoek lehentasuna izatea ezinbestekoa iruditzen zaigu”.

Bidali:  

Erantzunak

Tx | 2020-01-22 : 16:21

Gehiegi altxatu dute lurra eta ondorioz altuera txikiko harrizko hesia geratu da, horrek harriskutsuago egiten du hortik pasatzea. Agian hobetuko dute oraindik, ez dut uste.
Ta plastikoak ibaira ez joateko sareak oso ondo baina bukatu lanak, zubi asko daude herrian eta ibai ertzak ere bai. Propaganda egin ta listo?
Ta bestalde nooizko egin behar die jaramon udal honek herritarren eskaerei?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2020-01-22 : 19:31

Harrizko hesi arriskutsua harrizkutsua da

Tx | 2020-01-22 : 21:39

Eskerrikasko zuzenketagatik.
Txistie baitzeke ezuan parre haundik eragingo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu