Jabetze Eskolak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte Emakumeen Txokoan ekainera artean

Uztarria.eus 2020ko urt. 21a, 17:14

Otsailetik ekainera bitartean, Emakumeen Mahaiak Jabetze Eskolen barruan zortzi formazio saio antolatu ditu. Horiez gain, ikastaro orokorrak eta beste hainbat ekintza prestatu dituzte Emakumeen Txokoan. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta urtarrilaren 30era bitartean egongo da horretarako aukera.

Urte berria hastearekin batera, Emakumeen Mahaiak eskaintza berritu du. Era askotako ikastaroak, hitzaldiak, emanaldiak eta ekintzak antolatu ditu otsailetik ekainera bitarterako. Hain zuzen ere, Jabetze Eskolen barruan zortzi formazio saio prestatu dituzte datozen hilabeteetarako. Ekintzetan eta saioetan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko Emakumeen Txokoan, eta urtarrilaren 30a bitartean egongo da irekita izen-ematea. Izena emateko Emakume Txokora joan beharko da, 943-15 70 55 edota 688 75 10 00 telefono zenbakietara deitu edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezua idatzi. Emakume Txokoa astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:00etara egoten da zabalik, eta hileko azken larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Jabetze Eskolak

- M8 eta gero zer? Formakuntza saioa Maialen Larrea eta Ainhoa Narbaiza Joxemi Zumalabeko kideek eskainiko dute Emakume Txokoan. Otsailaren 14an (ostirala) 17:00etatik 20:00etara eta otsailaren 15ean (larunbata) 10:00etatik 13:00etara izango da.

- Boxeo ikastaroa. Isa Rodriguezek eskainiko du. Otsailaren 7tik maiatzaren 22ra bi astean behin izango da, ostiraletan, 18:00etatik 19:30era. Ikasle eta langabetuek 12 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko eta gainontzekoek 18 euro.

- Zoru pelbikoa lantzen. Saioa Baenak emango du ikastaroa, eta 18 urtetik gorako edozein emakumek parte hartzeko aukera izango du. Otsailaren 7tik apirilaren 24ra izango dira saioak, ostiraletan, 11:00etatik 12:30era, Emakume Txokoan. Ikasle eta langabetuek 15 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko eta gainontzekoek 22,5 euro.

- Genero indarkeria. Indarkeria psikologikoa eta ahalduntzea. Ihintza Lapazaran ariko da saioen gidari. Saioak maiatzaren 27an (ostirala) eta 28an (larunbata) izango dira Emakume Txokoan; ostiralean, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. Parte hartzea doan da.

- Hausnarketa feministak: Queer teoriei hurpilpen bat. Formatzailea Mijo Lizarzaburu izango da. Otsailaren 3tik martxoaren 30era izango dira saioak astelehenetan, 18:00etatik 19:30era, Emakume Txokoan.

- Menopausia: hausnarketarako unea. Pepa Bojo da formatzailea. Martxoaren 31tik maiatzaren 26ra izango dira saioak, astearteetan, 18:30etik 20:00etara, Emakume Txokoan. Ikasle eta langabeek 12 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko eta gainontzekoek 18 euro.

- Mikroestanpa tailerra. Julia Villarrubia izango da formatzailea. Apirilaren 25ean (larunbata) izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era, Emakume Txokoan.

- Nire emozioak paper eta tela gainean marrazten. Formatzailea Marian Idiaquez izango da. Larunbatetan (10:00ettik 13:00etara) izango dira saioak otsailaren 1etik martxoaren 20ra bitartean, Emakume Txokoan. Ikasle eta langabetuek 16 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 24 euro.

Ikastaro orokorrak eta parte hartze guneak

- Empalabramiento. Gaztelaniaz ikasteko formakuntza espazioa da, "emakumeen ahalduntzerako gaitasun pertsonalak eta funtzionalak lortzea du helburu". Dagoeneko bi urtez eskaini dute formazio saio hau eta orain bi mailatan bereizita emango dituzte saioak: oinarrizko maila (alfabetizazioa) eta bigarren maila (A2 maila). Nerea Del Campo ariko da irakasle. Astelehenetan eta asteazkenetan izango da, 10:00etatik 12:00etara. Doan da. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

- Yoga haurdunentzat. Edurne Salegirekin, astelehenetan, 18:30etik 20:00etara. Hilean 10 euro ordaindu beharko da, eta izena ematea ezinbestekoa da.

- Dantza afrikarrak. Mandeng kulturako dantzak erakutsiko ditu Lurgi Zalaikanek. Perkusioa joko dute Amets Zalakainek eta Bibiche Tourek. Otsailaren 6tik apirilaren 2ra bitarteko ostegunetan izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. Guztira, zortzi saio izango dira. Ikastaroa 24 euro kostatzen da, 16 euro ikasle eta langabetuentzako. Urtarrilaren 30erako eman behar da parte hartzeko izena.

Hitzaldiak, emanaldiak eta jaialdia

- Hitzaldia: Feminismoa eta arrazakeria. Irantzu Varelak eta Norma Vazquezek emango dute hitzaldia. Urtarrilak 29, asteazkena, 18:30ean, Basazabal jauregian.

- Hitzaldia: Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat. Hizlaria Rina Cabeza izango da. Otsailaren 5ean, asteazkena, 18:30ean izango da solasaldia, Emakumeen Txokoan.

- Dokumentala eta solasaldia: Zauria(k) ikus-entzunezkoak eromena, gaizkiegona eta osasun mentala lantzen ditu ikuspegi feminista batetik. Maier Irigoien eta Iker Oiz ariko dira hizlari. Otsailaren 13an (osteguna) izango da, 18:30ean, Emakumeen Txokoan.

- Dokumentala eta solasaldia: Bigarren sexua(z) collage. Hizlariak: Nora Alberdi eta Irene Arrarats. Martxoaren 4an (asteazkena), 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

- Hitzaldia: Elikadura burujabetza eta feminismoa eskutik. Hizlariak: Etxaldeko emakumeak. Martxoaren 18an (asteazkena), 18:30ean, Emakumeen Txokoan.

- Hausnarketaldia: Prostituzioaren inguruko eztabaida feministak. Hizlariak: Paula Sanchez (Hetaira kolektiboa), Feministaldeko kideak eta Basanderiek Azpeitiko talde feministako kideak. Apirilaren 4an (larunbata), 10:30ean hasita hitzaldiak eta 15:30ean hausnarketa.

- Hitzaldia: Gorputz ereduak eta lodi erresistentziak. Lucrecia Masson ariko da hizlari. Maiatzaren 7an (osteguna) izango da, 18:30ean, Basazabal jauregian.

- Emakumeen ikasturte bukaerako jaialdia: Sex o no sex ikuskizuna. Ikuskizuna Virginia Imazek eskainiko du. Jaialdia maiatzaren 29an, ostirala, izango da. 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.