Gipuzkoako Taldekako Xake Liga hasiko da zapatuan Azpeitian

Uztarria.eus 2020ko urt. 16a, 14:40

Azpeitiko bi taldek jokatuko dute Gipuzkoako xake liga. Domusa Azpeitia A bigarren mailan lehiatuko da, eta Domusa Azpeitia B hirugarren mailan. Etxean, Azpeitian, jokatuko dute aurreneko jardunaldia.

Azpeitiak xakeari lotutako beste hitzordu bat hartuko du zapatuan. Izan ere, Azpeitian ekingo diote Gipuzkoako Taldekako Kutxa Xake Ligari.

Herriko xakelariek bi talderekin parte hartuko dute txapelketan. Domusa Azpeitia A bigarren mailan lehiatuko da, eta Domusa Azpeitia B hirugarren mailan. Talde bakoitzetik lau jokalarik jokatuko dute jardunaldi bakoitzean. Domusa-Azpeitia A taldeak Olan Arkitektura xake taldearen aurka jokatuko du zapatuan. Domusa B taldeak, aldiz, Urretxuko Goierri taldearen aurka.

Bi taldeek etxean jokatuko dute ligako aurreneko jardunaldia, Baigerako laugarren solairuan, 16:00etan hasita.