Sansebastianak 2020

Zuzendari berriak ere, prest

Uztarria.eus 2020ko urt. 15a, 17:40

Atzo, asteartea, egin zuten helduek danborradarako lehen entsegua, eta saioaren ostean hiru talde berrietako zuzendariekin eta beste bi taldetako zuzendari berriekin elkartu ziren Uztarria, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza. Iskander Etxezabal izango da Izarraitzpe taldeko zuzendaria, Jokin Iriondo Inpernue taldekoa, Aitor Zubizarreta Ilunpekoa, Nora Alberdi Mendizaleetakoa eta Antonio Gallarin Ziripotekoa. Bost lagun horiekin osatutako bideoa da honako hau.