Sansebastianak 2020

Haurrek egin dute danborradarako lehen entsegua

Uztarria.eus 2020ko urt. 14a, 18:55

San Sebastian eguneko haurren danborradan parte hartuko duten ikasle gazteek gaur egin dute danborradarako lehen entsegua Izarraitz frontoian. Urtarrilaren 20an, astelehenean, 12:30ean irtenda, hamar taldek parte hartuko dute umeen danborradan: Itsasi dantza taldekoak, Juan Antxieta musika eskolakoak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek, Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek eta Iraurgi ikastetxekoek. Danbor taldeen atzetik Aitor Expositok diseinatutako karroza joango da, Itsasi dantza taldeko haurrekin. Haurrek bihar eta etzi ere entseatuko dute, 16:00etan, Izarraitz pilotalekuan.