Xanti Agirrezabala, Dapa bildumaren zortzigarren erreportajean

Uztarria.eus 2020ko urt. 10a, 17:15

Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarra izango da Daparen datorren bideo-erreportajearen protagonista. Sormena oinarri duen ikus-entzunezkoen bildumaren zortzigarren alea izango da Agirrezabalarekin grabatu dutena eta datorren asteazkenean, urtarrilaren 15ean, estreinatuko dute osorik, Dinamoa.eus webgunean zein Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak ekoiztu, Jalgik sustatu eta Fagorrek eta Tabakalerako 2deo Ikus-entzunezko Laborategiak babestutako proiektuak Youtuben duen kanalean.

Asteazkeneko estreinaldiaren lehen aurrerapen gisa argitaratu dute gaur bideo labur hau.