Sansebastianak 2020

Aurten 22:00etan hasiko da helduen danborrada

Uztarria.eus 2020ko urt. 9a, 09:57
Iazko danborradako irudi bat.

Hiru talde berri aterako dira aurtengo San Sebastian bezperako helduen danborradan, eta horiek ibilbidea garaiz egin dezaten eta taldeak plazara gauerdirako irits daitezen ordu laurden aurreratu du hasiera ordua udalak.

Hiru talde berri aterako dira aurtengo San Sebastian bezperako helduen danborradan, eta ibilbidea garaiz egin dezaten eta taldeak plazara gauerdirako irits daitezen, ordu laurden aurreratu du hasiera ordua udalak. Hain zuzen ere, 22:00etan hasiko da danborrada Olazko Andre Mariaren plazatxoaren paretik –ohiko moduan–, eta Alde Zaharrean barrena ibiliko dira 30 danbor taldeak gauerdia bitartean.