Sahatsa dantza taldea partaide berrien bila dabil

Uztarria.eus 2020ko urt. 8a, 10:43
Sahatsa dantza taldeko kideak.

Sahatsa dantza taldean izena emateko epea zabaldu dute euskal dantzetan eta folklorean interesa duten herritarrentzat. Entseguak ostegunetan 20:30etik 22:00etara eta zapatuetan 17:00etatik 19:00etara izango dira.

Azpeitiko eta Azkoitiko Sahatsa dantza taldea partaide berrien bila dabil, eta urtarriletik aurrera taldean izena emateko epea zabaldu dute. Euskal dantzetan eta folklorean interesa duten 15 urtetik gorako gazteek eta helduek parte hartu ahal izango dute Sahatsan.

Entseguak ostegunetan 20:30etik 22:00etara eta zapatuetan 17:00etatik 19:00etara izango dira, eta taldeko kideek adierazi dutenez, gutxienez entseguen %80ra agertu beharko dute partaideek. Sahatsan izena emateko interesa dutenek, honako lotura honetan dagoen inprimakia bete beharko dute. Informazio gehiago behar duenak, berriz, sahatsa@sahatsa.com helbidera idatzi edo 943-85 19 74 telefonora deitu dezake.