Zein ederra, itzulera

Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 8a, 11:30
'Hansel eta Gretel' antzezlaneko une bat; erdian, Libe Aranburu. (IƱaki Aranburu)

Sei urte antzerki mundutik aldenduta egon ostean, aktore lanetara itzuli da Libe Aranburu. Hansel eta Gretel haurrentzako antzezlaneko aktoreetako bat da azpeitiarra, eta ilusioarekin ekin dio etapa berriari.

"Hemen nago berriro", dio Libe Aranburu (Azpeitia, 1982) aktoreak. Aspaldian antzerki mundutik aldenduta egon da; ama izan zenetik, duela sei urtetik, obra batean parte hartu gabe zegoen, eta oraintxe izan du mundu horretara itzultzeko aukera: Borobil Teatroaren Hansel eta Gretel antzezlaneko aktoreetako bat da. Eta ederra izan da itzulera: "Nahi nuen, behar nuen hutsune hori betetzea".

Grimm anaien Hansel eta Gretel ipuin ospetsua oinarritzat hartu eta haren "bertsio dibertigarri bat" egin du Borobil Teatroak. Anartz Zuazua da lanaren zuzendaria, eta Aranbururekin batera, Kepa Errasti eta Asier Oruesagasti dira antzezlaneko aktoreak. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako obra da Hansel eta Gretel, eta 50 minutuko iraupena du. Abenduaren 27an estreinatu zuten, eta guztira, hiru emanaldi egin dituzte; aurrerantzean, beste hainbat saio ere egingo dute Euskal Herrian zehar, martxoa-apirila bitartean. Aranburu "pozik" dago obra izaten ari den harrerarekin.

Gretel hezurmamitu du azpeitiarrak antzezlanean, baina beste pertsonaia batzuei ere eman die bizia: besteak beste, Hanselen eta Gretelen amonari nahiz komisarioari. Aktore bakoitzak hainbat pertsonaia antzezten du, eta horregatik, obra "oso aktiboa" dela nabarmendu du Aranburuk.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.