Gaztetxoentzako Azpeitia-Zestoa mendi irteera antolatu dute iganderako

Uztarria.eus 2020ko urt. 7a, 21:52

Lagun Onak Mendi Bazkunak prest du aurtengo mendi irteeren egitaraua. Gaztetxoentzako antolatutako aurrenekoa igandean, urtarrilaren 12an, egingo dute. Egun horretan Azpeitia-Zestoa mendi ibilaldia egingo dute. Goiz irteera izango da.

Azpeitiko mendizale taldeak gaztetxoentzako mendi irteera antolatu du datorren iganderako. Goiz irteera izango da, eta bazkaltzeko etxera itzuliko dira. Lagun Onak Mendi Bazkunaren gaztetxoentzako aurtengo lehen mendi irteera Azpeitia-Zestoa artekoa izango da. Igandean, 09:00etan, anbulatorio aurrean elkartu, eta mendiz joango dira mendizaleak Zestoara. Itzulera autobusez egingo dute, irteerako parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharko du autobuserako txartela; beraz, Mugi txartela eramateko gomendatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak.