Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 18an Ekoetxean

Uztarria.eus 2020ko urt. 7a, 14:13
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria.

4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 18an, Ekoetxean. Ixabel Agirresarobek gidatuko du saioa, doakoa izango da eta interesatuek urtarrilaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefonora deituta.

Azpeitiko Ekoetxean antolatzen diren familia ekintzen barruan, Ixabel Agirresarboek ipuin kontaketa saioa eskainiko du urtarrilaren 18an, Ekoetxean, eta zabalik dago bertan izena emateko epea. Saioan interesa dutenek, hilaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefonora deituta. 4 eta 10 urte bitarteko haur eta gaztetxoei nahiz haien familiei zuzenduta egongo da saioa; 17:00etan hasiko da kontaketa, eta doakoa izango da.