Azpeitiko pilotarien argazkiak, Sanagustin kulturguneko hormetan

Uztarria.eus 2020ko urt. 7a, 13:31

Urtea hasi berritan, Sanagustin kulturguneko erakusketa aldatu dute. Hain zuzen ere, Azpeitiko pilotarien argazkiak daude ikusgai gune horretako hormetan. Azpeitiko Argazki Elkarteko kidea den Javier Ruiz de Larrinagak hartutako irudiak dira bertan jarri dituztenak. Urtarrilaren 6tik 20ra bitartean izango da erakusketa ikusgai.