Jende ugari bertaratu da Udal Musika Bandaren Errege eguneko kontzertura

Uztarria.eus 2020ko urt. 6a, 14:35

Errege eguneko kontzertua eman du gaur Udal Musika Bandak Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi da emanaldia, eta jende ugari bertaratu da musikaz gozatzera. Unai Frantsesenaren gidaritzapean, hainbat abesti jo dute zuzenean  bandako musikariek; besteak beste, Alpina fanfare, Orbagur 50, Lutspiel, Felix Gurrutxaga, Ung Kyng Foy Ya, Sedona eta Galop-Go! entzun ahal izan dira.