Berrehundik gora gaztetxo elkartu dira ISBren Gabonetako topaketetan

Uztarria.eus 2020ko urt. 6a, 12:09

Atzo, igandea, amaitu ziren Iraurgi saskibaloi klubak antolatutako Gabonetako Saskibaloi Topaketak. Zapatu goizean hasi ziren jardunaldiak, eta atzo amaitu zituzten. Egunotan Euskal Herriko hainbat lekutatik iritsitako eta 2009. urtean jaiotako 200 neska-mutil inguru elkartu da Azpeitian, saskibaloiaren bueltan. Nesken hamar taldek eta mutilen zazpi taldek parte hartu dute ISBren Gabonetako topaketetan, eta kiroldegian nahiz Urola Ikastolan jokatu dituzte jardunaldiaren barruko partidak. Parte-hartzaileen artean izan dira, besteak beste, ISBko neska-mutilak, Ordizia, Taribako, Easo, Zast Zarautz, Bera Bera eta Aresko. 

(Argazkiak: ISB)