Opariz beteta iritsi dira Errege Magoak San Martin egoitzara

Uztarria.eus 2020ko urt. 6a, 10:48

Herriko kaleak zeharkatzeaz gain, San Martin egoitza ere bisitatu zuten atzo, igandea, Errege Magoek. Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi zirenerako zain zeuden egoiliarrak eta haien sendiak, eta pozarren hartu zuten Errege Magoen bisita. Haiek hainbat opari eman zizkieten egoiliarrei, eta une polita bizi ahal izan zuten adinekoen egoitzako kideek.