Errege Magoak iritsi dira Azpeitira

Uztarria.eus 2020ko urt. 5a, 18:59

Arratsaldeaz geroztik Azpeitian dira Errege Magoak. Lasaora txu-txu trenean iritsi dira hiru erregeak eta horien laguntzaileak, eta hango haurrak nahiz gaztetxoak agurtuta, Azpeitira abiatu dira. 17:30erako jendez leporaino beteta zegoen Soreasuko Sebastian Donearen parrokiaren ataria; izan ere, dozenaka ume eta gaztetxo Errege Magoei ongietorria egiteko prest ziren. Txu-txu trenetik jaitsi eta zain zituzten herritarrak agurtuta, parrokiara sartu dira Errege Magoak. Han Jaiotza ikusi dute, eta irteeran gozoki ugari banatu dituzte atarian ziren herritarren artean. 19:00etan egingo dute kabalkada, igerilekuaren paretik hasita.