Josu Iraola eta Arkaitz Eizagirre nagusi, Orkatz-Korrale mus txapelketan

Uztarria.eus | Aisia
2020ko urt. 5a, 11:52

Orkatz kultur elkarteak eta Korrale tabernak antolatuta, Orkatz-Korrale mus txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean bi taberna horietan, 16:30ean hasita. Guztira, 36 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Josu Iraolak eta Arkaitz Eizagirrek jantzi zuten txapela. Haiek izan ziren nagusi atzoko mus txapelketan, eta 300 euroko saria eraman zuten etxera. Bigarren sailkatu ziren Imanol Odriozola eta Eneko Alberdi, eta horiek 150 euro irabazi zituzten. Imanol Olaizola eta Mikel Perez sailkatu ziren hirugarren, eta horiek 100 euroko diru saria eskuratu zuten. Laugarren postua, berriz, Mikel Zugaztirentzat eta Andoni Egigurenentzat izan zen, eta txotxean bi afari irabazi zituzten. Gainera, parte-hartzaile guztien artean otarre bat zozkatu zuten mus txapelketaren antolatzaileek.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2020-01-05 : 13:25

Langileriaren aisi-antolakuntza ludikopatikoa

Zigor | 2020-01-05 : 18:05

Gabiriko Pablo.... Ludikopatetikua aiz!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu