Ostiralean zabalduko dute txotx denboraldia Añota sagardotegian

Uztarria.eus 2020ko urt. 7a, 10:31

20:00etan hasita egingo dute kupelen irekiera ekitaldia, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Afalostean, erromeria izango da Elustondo anai-arrebekin.

Ostiralean, urtarrilaren 10ean, zabalduko dute txotx denboraldia Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. 20:00etan hasita egingo dute kupelen irekiera ekitaldia, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Gainera, ondoren afaria izango da –40 euro ordaindu beharko da–, eta afalostean Elustondo anai-arrebekin erromeria egingo dute.