Ibon Guridi eta Beñat Aldalur nagusi, urteko azken eguneko mus txapelketan

Uztarria.eus 2020ko urt. 3a, 12:02

Ohi bezala, mus txapelketa jokatu zuten abenduaren 31n Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Guztira, 106 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Ibon Guridi eta Beñat Aldalur nagusitu ziren. Irabazleek 1.200 euro, garaikurra eta txapela eskuratu zituzten. Bigarren sailkatuak Mikel Garate eta Jesus Azpiazu izan ziren; 800 euro eta garaikurra jaso zituen bikoteak. Dena den, lehen bi bikoteek beren artean banatu zuten jasotako dirua.

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko sailkatu zirenak honako bi bikote hauek izan ziren: batetik, Enekoitz Etxeberria eta Jose Migel Aizpuru; eta bestetik, Joxe Agirrezabalaga eta Jabier Agirre. Bi bikote horiek partida ez jokatzea erabaki zuten eta bien artean banatu zituzten hirugarren eta laugarren posturako izendatuta zeuden diru sariak: 500 eurokoa eta 300 eurokoa ziren sari horiek.