Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) otarrearen zozketak badu zenbaki sariduna. GKSko kideek Santo Tomas egunean jarri zituzten salgai saskiaren zozketarako txartelak Plaza Txikian, eta abenduaren 31n, 20:30ean, egin zuten otarrearen zozketa Haginpe tabernan. Zenbaki sariduna 935 da. Txartel irabazlea duenak Haginpetik pasatu beharko du otarrearen bila.