'Puñales por la espalda' eta 'Lego 2' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2020ko urt. 2a, 18:23

Asteburuarekin batera, badator zinema eskaintza Soreasu antzokira. Aste honetan, Puñales por la espalda eta Lego 2 filmak emango dituzte Soreasun. Bihar, ostirala, Puñales por la espalda izango da ikusgai, 22:00etan hasita. Zapatuan, urtarrilak 4, Lego 2 filma emango dute, 16:30ean hasita. Gauean, aldiz, Puñales por la espalda eskainiko dute, 22:00etan. Igandean Lego 2 emango dute, 16:30ean hasita. Astelehenean, hilak 6, bi filmak eskainiko dituzte. Jai eguna dela aprobetxatuta, arratsaldez eskainiko dituzte bi filmak. 16:30ean Lego 2 izango da ikusgai eta 19:30ean Puñales por la espalda.

Puñales por la espalda thriller generoko filma da. Rian Johnsonek zuzendutako lana da, eta Agatha Christieren eleberrietan oinarrituta dago. Harlan Thrombey (Christopher Plummer) misteriozko eleberrien idazle famatua da. Hilda aurkituko dute bere etxean, 85 urte bete berri dituela. Heriotzak suizidioa dirudien arren, ezbeharrak zenbait galdera sortuko ditu hildakoaren inguruan. Hori dela eta, Benoit Blanc (Daniel Craig) detektibeak idazlearen heriotza nork eragin duen aztertu beharko du. Bere ondoan egongo da Harlan familia.

Lego 2 animaziozko filma da. Lego Duplo inbasoreak kanpoko espaziotik datoz, eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen dena suntsitzeko gaitasuna dute. Horiek garaitzeko eta Lego unibertsoaren bakea berrezartzeko borrokak, Emmet, Lucy, Batman eta horien lagunak urruneko mundu ezezagunetara eramango ditu, baita dena musikal bat den galaxia batera ere.