Diartek irabazi du Gabonetako VIII. Erakusleiho lehiaketa

Uztarria.eus 2019ko abe. 30a, 16:19

Joan zen ostiralean izan zen Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatutako Gabonetako VIII. Erakusleiho Leihaketaren sari banaketa. Aurten, herriko 33 saltokik parte hartu dute lehiaketan. Diart denda izan da epaimahaiarentzat erakusleihorik ederrena, eta Diartekoek jaso dute 600 euroko aurreneko saria. Bigarren sailkatu da Trapos denda, eta arduradunek 400 euroko diru saria jaso dute. Sugoi denda izan da hirugarrena, eta 200 euroko saria jaso du. Herritarren saria, berriz, Kontxi arrandegiak jaso du. 200 euroko diru saria jaso du Kontxi arrandegiak. Lehiaketaren antolatzaileek, "kaleei emandako goxotasuna" eskertu nahi izan diete herriko dendariei.

Erakusleiho lehiaketako sari banaketa ez ezik, Bertanek abenduan egindako Ginkanako sariak ere banatu zituzten ostiralean.Maribi Unanuek jaso du 1.000 euroko opari txartela, eta 200 eurokoak jaso dituzte Julen Iparragirrek, Nekane Lejardik, Izaskun Iruretagoienak eta Olatz eta Lierni Arsuagak.