Urtezahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu die Udalak herritarrei

Uztarria.eus | Festak
2019ko abe. 30a, 11:23

Azpeitiko Udalak sute arriskuak saihesteko Urtezahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu die herritarrei. Piroteknia artefaktuek "egoera larriak" sor ditzaketela azaldu du erakundeak.

Urtezaharretan ohikoak izaten dira Urteberri eguna ospatzeko suziriak, eta horiek inguruan eragin ditzaketen kalteak saihesteko, Azpeitiko Udalak suziririk eta piroteknia artefakturik ez botatzeko eskatu die herritarrei.

Udalaren arabera herriko etxe ugari egurrezkoak dira, eta txinpartek "egoera larria" sor dezakete inguruan. Horrez gain, suziriek hainbat herritarri eta animaliari "beldurra eta egonezina" sortzen diela azaldu du erakundeak. Hori horrela, suziriak ez botatzea "herritar bakoitzaren erantzukizuna" dela adierazi du Udalak, eta horiek ez botatzeko eskatu die herritarei. Dena den, Udalak gogorarazi du norbaitek piroteknia artefaktuak botatzeko asmoa badu, Ertzaintzaren baimena behar duela horretarako.

 

Bidali:  

Erantzunak

earki | 2019-12-30 : 14:38

Txakurrak lotu gabe ibiltzeak ere majina bat pertsonari sortzen dio “beldurra eta egonezina” baina hortxe ibiltzen dira beren jabeen mozolo aurpegia atzetik dutela.

bestebat2 | 2019-12-30 : 15:51

Beste gauz askotan bezalaxe, zeozer larria pasatu harte horrelako abixuekin igaroko gara ...
Benetan gertatzen denean, orduan izango dira larritasunak eta habar.

earki | 2019-12-30 : 17:23

Txakurrena esan nahi dezu??

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-12-30 : 22:56

Gu ta su

Mbasteze | 2019-12-31 : 09:32

Bueno...ba...atzo ta herenegun, gaueko 10:30-11:30-k aldera, danbateko ederrak entzuten ziren Loiola inguruan...agian, Olatz komentu aldetik edo Ikasberri aldetik....Gero, Ikasberri aldetik automobil mordo bat ikusi nituen aldegiten ta orduan ixilduta danbateko zarata guztiak...
Ah! Ta abereak bakarrik es dute sufritzen... autismo gaitas duten pertsonek ere sufritzen dute. Ta bai! Txakurrak lotuta eraman behar dira

Mbasteze | 2019-12-31 : 09:34

Barkatu...autismo gaitza duten esan nahi nuen

JON | 2019-12-31 : 14:11

Gure munizipalak gogorrak eta itxuak ote?
Zerbait gertatzen denean zuziriekin edo txakurrekin udaletxeak izango du erantzunkizuna...berandu hala ere.

bertakue | 2020-01-01 : 13:49

Urte berri on danoi!! Bart gauean izan zen sute txiki bat Urbitarte auzoko balkoi baten, suziri hauetako batengatik. Eskerrak beheko etxean suhiltzaile bat zegoen afaltzen.
Ia eskarmentutzat balio digun.
Eta txakurrena, nik uste baita ere harinkeriaz jarduten dutela zenbaitek, baino berandu baino lehen pixkat gogorragoak izan beharko luketela erantzunkizuna dutenek, Udalak edo dana dalakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu