Antiguoko, Arenas, Bansander eta Logroño taldeak sailkatu dira alebin mutilen 2020ko Azpeitia Cup txapelketara

Uztarria.eus 2019ko abe. 29a, 18:28

Joan den ostegunean hasi zen alebin mutilen 2020ko Azpeitia Cup txapelketaren sailkapen fasea, eta gaur, abenduak 29, bukatu da. Beraz, dagoeneko zehaztu da zein diren ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketara sailkatu diren lau taldeak. Hain zuzen, Antiguokok, Arenasek, Bansanderrek eta Logroñok jokatuko dute alebin mutilen 2020ko Azpeitia Cup. Sailkatu direnek talde handiekin lehiatzeko parada izango dute ekainean jokatuko den sariketan. 

Gaur jokatu dituzte sailkapen faseko azken partidak, lau moltzotan banatuta. Multzo horietatik nabarmendutako lau taldeak sailkatu dira hurrengo fasera. Goizetik eguerdira bitartean jokatu dituzte partidak, eta eguerdian egin dute sari banaketa Garmendipen.