ISBren teknifikazio eskolako neska-mutilek hartu dute plaza, Zilarrezko LEB Mailako Kopako finalaren atarian

Uztarria.eus 2019ko abe. 28a, 14:36

Juaristi ISBk Zilarrezko LEB Mailako Kopako finala jokatuko du gaur, abenduak 28, Basquet Gironaren aurka, Azpeitiko kiroldegian, 19:00etan hasita. ISBko kideak lan eta lan aritu dira aste osoan zehar, eta dagoeneko ia dena prest dute hitzordu handirako. Finalaren aurretik, baina, saskibaloia herriko kaleetara eraman nahi izan du ISBk. Hori dela eta, Iraurgi SBren teknifikazio eskolan ibiltzen diren neska-mutilek 3x3 partidak jokatu dituzte goizean zehar Azpeitiko plazan, arratsaldeko finalaren atariko gisa. Giro ederrean igaro dute goiza, eta lagun ugari animatu da partidak ikustera. Gainera, sabelak ondo berotzeko, parte-hartzaileentzat txokolate beroa prestatu dute Eikaguneko lagunek, eta gustura dastatu dute saskibakoi jokalari gaztetxoek. 

Arratsaldean jarraituko du saskibaloiaren festak, Azpeitiko kiroldegian.