Gazte Informazio Bulegoa itxita egongo da urtarrilaren 7ra arte

Uztarria.eus 2019ko abe. 27a, 13:50

Urtarrilaren 7an zabalduko dituzte berriro GIBko ateak, ohiko ordutegiarekin. 

Gabonetako oporrak direla eta, Gazte Informazio Bulegoak ateak itxiko ditu urtarrilaren 7ra arte. Urte berriarekin ohiko martxan hasiko dira lanean, eta GIBko zerbitzuak ohiko ordutegian izango dira erabilgarri. Hain zuzen, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era, eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara. Harremanetan jartzeko edo informazioa eskatzeko gib@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi edo 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu daiteke.