'Erraia' zirku emanaldia izango da ikusgai igandean Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2019ko abe. 27a, 13:29

Erraia ikuskizuna eskainiko du Garazi&Cia konpainiak igandean, hilak 29, Soreasu antzokian. 17:00etan hasiko da emanaldia, eta besteak beste, antzerkia eta musika uztartuko dituzte zirku ikuskizunean.

Garazi&Cia zirku konpainia garaikideak Erraia ikuskizuna eskainiko du igandean, hilak 29, Soreasu antzokian. Pablo Voloren zuzendaritzapean, Garazi Pascualek eta Roberto Castrok kable gaineko oreka, antzerkia, dantza eta musika uztartuko dituzte zirku ikuskizunean, 17:00etan hasita. Emanaldian, besteak beste, Euskal Herriko tradizioaren eta kulturaren interpretazio modernoa egingo dute. Dagoeneko salgai daude emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, eta egunean bertan ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera leihatilan.

Hona hemen aurrerapen bideoa: