Olatz Alkortaren 'Estanpazioak' erakusketa ikusgai dago Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko abe. 27a, 13:17
Olatz Alkorta.

Urtarrilaren 6ra bitartean egongo da ikusgai Olatz Alkorta azpeitiarraren Estanpazioak erakusketa Sanagustinen. Besteak beste, kamisetak, poltsak eta irudiak jarri ditu azpeitiarrak erakusketan.

Olatz Alkorta artista azpeitiarrak Estanpazioak erakusketa zabaldu du Sanagustin kulturgunean, eta urtarrilaren 6ra bitartean haren lanak ikusteko aukera izango da bertan. Besteak beste, estanpazio teknikak erabiliz egindako kamisetak, poltsak eta irudiak ikusteko aukera izango da Sanagustinen. Horrez gain, Alkortaren lanak erosteko aukera ere izango da; horretarako, interesatuek kulturguneko barran eskatu ahalko dute informazio gehiago.