Uztarriak zozkatu ditu Gatiburen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko abe. 27a, 10:36

Goizane Aranburu eta Eneko Larramendi bazkideentzat dira gaur 21:30etik aurrera Sanagustin kulturgunean izango den musika emanaldirako Uztarriak zozkatutako bi sarrerak.

Gatibu musika taldeak Azken indioak biraren barruan kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean, eta zuzenekorako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Goizane Aranburu eta Eneko Larramendi dira gaur 21:30ean hasiko den musika emanaldirako sarrera bana eskuratu duten Uztarriaren bazkideak. Emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude. 

Kontzertua 21:30ean hasiko den arren, kulturguneko ateak 20:30ean zabalduko dituzte. 

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Dinamoko lehen solairua) jo dezateke.

 

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu