'La familia Addams' eta 'Legado en los huesos' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko abe. 26a, 12:56

Zinema eskaintzak ez du etenik izango Soreasu antzokian, eta datozen egunetan ere izango da zer ikusi eta zertaz gozatu. Hain zuzen, La familia Addams eta Legado en los huesos filmak izango dira ikusgai datozen egunetan. La familia Addams abenduaren 28an eta 30ean emango dute. Abenduaren 28an 18:00etan hasita eskainiko dute La familia Addams. Abenduaren 30ean, aldiz, 16:30ean hasita. El legado en los huesos, berriz, hiru egunez izango da ikusgai. Zapatuan, hilak 28, 22:00etan hasita eskainiko dute filma, igandean 19:30ean hasita eta astelehenean 21:00etatik aurrera.