Miren Urkidik irabazi du Uztarriak bazkideen artean zozkatutako Kultur Bonoa

Uztarria.eus 2019ko abe. 26a, 12:06

Uztarria Komunikazio Taldeak 2020rako Kultur Bono bat zozkatu du bazkideen artean. Joan zen abenduaren 23an egin zuen zozketa Uztarriak, eta Miren Urdiki izan da sariduna. Urkidik, gaur, abenduak 26, jaso du irabazitako Kultur Bonoa, eta aurrerantzean, hainbat abantaila izango ditu Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldietan.  Izan ere, Sanagustin kulturgunean nahiz Soreasu antzokian antolatutako honako ekitaldi hauez gozatzeko aukera eskaintzen du bonoak: hamar kontzertu, sei antzerki edo dantza emanaldi eta umeentzako sei ikuskizun (heldu bat eta ume bat). Soreasu antzokian diren ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez bonoarekin hartzea derrigorrezkoa izango da. Kulturaz.eus webguneko agenda atalean bonoa erabili ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bono jabeentzako jakingarri gisa.

Uztarriak gisa honetako zozketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Herritarrei ahotsa eta informazioa emateko dago Uztarria Komunikazio Taldea, eta, horregatik, Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero nahi duzun lekuan. Era berean, Uztarriak ateratzen dituen liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako produktuak jasoko dituzu, baita zozketetan parte hartzeko aukera izan ere. Bazkide egin zaitezke urtean 30 euro ordainduta. Modu horretan, herritik hasitako proiektua hauspotuko duzu.

 Uztarriako bazkide egin nahi dutenek honako datu hauek bidali behar dituzte uztarria@uztarria.eus helbidera, izenburuan "bazkidetza" idatzita:

  • Izen-abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefono zenbakia.
  • NAN zenbakia.