Gabon kantuz girotu ditu kaleak abesbatzen Jaiotzak

Uztarria.eus | Festak
2019ko abe. 24a, 19:46

Olentzerok eta Mari Domingik etxez etxeko opari partiketari ekin aurretik, Gabonetako beste tradizio batek hartu ditu kaleak. Beste urte batez, kalera irten dira Julian Barrenetxea eta Parrokiako koruko kideak, karitasen aldeko Jaiotza lagun, herriko kalerak kantuz girotzera. 18:00etan irten dira Perez Arregi plazatik, eta Olazko Amaren plazaraino joan dira kalejiran. Ohiturari jarraituz, hainbat herritar animatu da haiekin batera Gabon kantak abestera, giro ederrean.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Harbeitia | 2019-12-26 : 20:05

Ez da nonbai OLENTZERO Urrestillara iritsi. Bravo Uztarria!

JesperSkibby | 2019-12-27 : 09:35

Inork ez zuen eta Uztarriara bidaliko albiste hori...

Harbeitia | 2019-12-27 : 22:20

A klaro, Uztarriara bidali egin behar dira albisteak, Uztarria ez da molestatzen albiste bila.
Olentzeroren inguruko ekitaldi bat antolatzeko prentsa kabinete bat beharko da. Abisatu urrestildarrei hurrengo baterako.

Txustarria | 2019-12-28 : 00:40

Uztarriak Urrestillako herriaren independentzia berretsia duelako ez du jarri bertako argazkirik.

Txustarria | 2019-12-28 : 00:40

Uztarriak Urrestillako herriaren independentzia berretsia duelako ez du jarri bertako argazkirik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu