Santo Tomas eguneko goizak eman duena, bideoan jasota

Uztarria.eus 2019ko abe. 21a, 16:24

Santo Tomas egunean, paregabeko jai giroa nagusi da gaur, Azpeitian. Dultzaineroak, soinu-jotzaileak, txistulariak, azoka, herri kirolak, bertsolariak... izan dira goizean, eta nola ez, txorizo eta taloek ere ez dute hutsik egin. Eguraldia lagun, jendetza elkartu da plazan eta inguruetan, eta goizak eman duenarekin, honako bideo hau egin du Erlo Telebistak.