Hogei urteen bisai

Uztarria.eus 2020ko urt. 2a, 10:53

Uztarria aldizkariak 20 urte bete dituela eta, urteotan paperezko edizioan agertu diren hainbat herritar argazkietara ekarri ditu Xanti Rodriguezek Klik! atalerako, 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kultura eta kirola

Uztarriak 20 urteotan aldizkariko protagonista izan diren herritarrekin hogei argazki egin ditu. Goiko hiruetako lehen argazkian, Ainara Garcia eta Juan Joxe Agirre argazkilariak ageri dira; Iago Azkue eta Julen Revuelta magoak ikus daitezke, berriz, erdiko irudian. Eta hirugarren irudiko emakumea Ainara Torvisco kickboxinglaria da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekonomia

Gazte izanagatik, lehen sektorearen aldeko apustua egin zuten Aiora Etxeberriak eta Ioritz Igarataundik. Sakona etxalde ekologikoa jarri zuten martxan biek, eta baserriaren munduan ari dira lanean azken urteetan.

 

 

Komunikazioa

Iñaki Elorza Txapas irrati esatari ohia eta Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioaren gidaria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gizartea eta kirola

Kepa Susperregi Azpeitiko erretorea, Ujala Mehreen adineko pertsonen zaintzailea eta Oihana Orbegozo pilotaria ere elkartu ditu Uztarriak aldizkariaren 20. urtemugaren harira osatu duen erakusketarako.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kultura eta kirola

Imanol Arregi Iturbide pandero-jotzaile ezaguna eta Eguzkiñe Peña nahiz Mikel Labaka futbol jokalari profesional ohiek ere parte hartu dute Uztarriaren argazkietan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Politika, kultura eta kirola

Lehen argazkian, Azpeitiko hogei urteotako bost alkateak ageri dira, ezkerretik eskuinera: Nagore Alkorta, Eneko Etxeberria, Iñaki Errazkin, Julian Eizmendi eta Joxe Mari Bastida. Bigarren irudian, berriz, Imanol Lazkano eta Laxaro Azkune bertsolari eta bertso gai-jartzaile ohiak. Hirugarrenean, Maje Larrañaga eta Maier Lizaso Lagun Onak Mendi Bazkunako eta ISBko lehen emakume lehendakariak ikus daitezke. Laugarren irudirako, berriz, Rafael Rezabal Ekaingo kobaren aurkitzailea eta Andoni Albizuri arkeologoaren alargun Maria Jesus Arregi elkartu ditu Uztarriak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Politika eta gizartea

Goiko lehen argazkian, ezkerretik eskubira, Olatz Izagirre 26/11 sumarioko auziperatua, Mikel Azkune Egunkaria auzian epaitua eta Miren Odriozola Udalbiltza auzian epaitua. Behean, Xabi Lozano mutil transexuala. Eta goian, eskuinean, Josean Idoeta Atzegiko presidentea eta Ander Idoeta Atzegiko erabiltzailea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kultura eta ekonomia

Goiko lehen argazkian, Erika Olaizola eta Gurutze Eizmendi ama-alaba aktoreak. Bigarrengoan, Miren Larrea Orkestra lehiakortasun institutuko ekonomialaria eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko presidentea.

 

Hezkuntza

Ezkerretik hasita, Mertxe Urrestilla, Karmen Arozena, Gema Larrañaga eta Maria Jesus Aranburu, lehenengotariko andereñoak.