Olentzero ikastetxez ikastetxe ibili da gaur

Uztarria.eus 2019ko abe. 20a, 17:00

Olentzerok urteko lehen agerraldia egin du gaur Azpeitian; ikastetxez ikastetxe ibili da ikasle gazteenei bisita egiten. Lanpetuta ibili da ikazkin oparigilea, goiz eta arratsalde. Eguerdi partean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean izan da eta arratsaldean Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Herriko ikasle gazteenek harrera beroa egin diote eta Gabon egunerako hitzordua egina dute, orduan itzuliko baita Olentzero Azpeitiko kaleetara eta etxeetara.