Helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Erniarraitzek datorren urterako

Uztarria.eus 2019ko abe. 20a, 15:43

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertsozaleentzako tailerra eskainiko du datorren urtarriletik aurrera. Asteazkenetan izango da ikastaroa, 20:00etatik 21:00etara bitartean.

Urte berria hastearekin batera, helduentzako bertso tailerra eskainiko du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Hasiberrientzako ikastaroa izango da, eta elkarteko kideek adierazi dutenez ikastaroan parte hartzeko nahikoa izango da bertsozalea izatea.

Asteazkenetan izango dira saioak, 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta hileko kuota 20 eurokoa izango da. Ikastaroan izena eman nahi duenak erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko du. Elkarteak ez du zehaztu oraindik non emango duten ikastaroa, izen-ematearen arabera erabakiko dute tailerra zein lekutan eskainiko duten.