Mandubia mendatea autoentzat itxiko dute igandeetan

Uztarria.eus 2019ko abe. 28a, 12:33
Mandubia gaina.

Urtarrilaren 5etik aurrerako igandeetan, 08:30etik 17:30era itxiko dute GI-2635 errepidea. Txirrindularien segurtasuna bermatzeko hartu du neurria Gipuzkoako Foru Aldundiak; izan ere, igandeetan hainbat txirrindulari ibiltzen da mendate horretan, baita hainbat auto ere. 

Urte berria hastearekin, Mandubia mendatea autoentzat itxita izango da igandeetan. Urtarrilaren 5etik aurrerako igandeetan, 08:30etik 17:30era itxiko dute GI-2635 errepidea. Txirrindularien segurtasuna bermatzeko hartu du neurria Gipuzkoako Foru Aldundiak; izan ere, igandeetan hainbat txirrindulari ibiltzen da mendate horretan, baita hainbat auto ere. Foru erakundeak azaldu duenez, Alpeetako nahiz Andorrako hainbat mendatetan ere hartzen dituzte gisa horretako neurriak, eta Azpeitiko zein Beasaingo txirrindulari elkarteek urteetan egindako eskaerari erantzuteko hartu dute igandeetan errepidea ixteko erabakia. Proba pilotu moduan itxiko dute Azpeitia eta Beasain arteko errepidea; eta erantzunaren arabera, Gipuzkoako beste hainbat mendatetan ere neurri bera hartzea aztertuko duela esan du aldundiak.

Azpeitiko Lagun Onak txirrindulari elkarteko kideak "oso gustura" agertu dira foru erakundeak hartu berri duen neurriarekin. Izan ere, haien arabera, urteak eman dituzte eskaera hori egiten. "Igandeetan txirrindulari ugari ibiltzen da mendate horretan, baita beste hainbatetan ere, eta zenbaitetan arriskua sortu izan da autoen eta txirrindularien artean". Behin pausoa emanda, neurria Urrakiko mendatean ere aplikatzea eskatuko dutela azaldu du Lagun Onakek.

Abenduak 29, 17:00: Uztarriak Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea da hau.